XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERE BURUA BOTA DU

Kaleko lortu ezinetan bildutako
kirats garaileak gelan utzi ditu,
kezkatzeko berri bat,
deus gutxirako guztia,
maizegi nabarmentzen ari zaion nekeaz.

Nahigabe ez gonbidatuen aurrean
desilusioa bistako bihurtzen da,
ezin ukatua, fisikoa.
Bere baitan gordea daukan
zauriaren askotasuna agertzen du.

Arrunta bihotz-liluragarria
eskuetan hartu eta erakutsiz.
Oraindik zenbait minutuz
zorigaitzak dardar eragiten dio,
gero aitortzaren ikara horien akaberan,
egunaren iragana gainera etortzen zaio berriz.

Isilik segitzen dut zuzenean izamuinera,
barrendik bereganatzen nau.
Bihar hilgarriarengatik ez balitz!
Eta ilunpean argiaren tokira itzuli ondoren bezala,
horizonteen konfiantza irabaziz, argizari loa,
ia betirako, kemena berreskuratzen du
.

Ezin ikus daitekeen hurbiltasun batez,
ezin asmatua, biziaz beste egiteko nahikoa
maitasuna ematen diot,
eta orduak eta baietzak eta jaiotzak
berritzen eta berritzen hastearren,
bere burua botatzen du azkenik...
nire besoetara.